en-GBes-ESeu-ES

Inguruko analisiak egingo dituzten Vitoria-Gasteizko gune publikoen kokapena

ZERGAITIK VITORIA-GATEIZ-EN?

Gasteizko udalak urteak daramatza jasangarritasun-irizpideak euren politika publikoetan esartzen. Horregatik ingurumen kudeaketan puntakok hirietako bat da, eta 2012an "Europako Hiriburu Berdea" izendatu zuten. Vitoria-Gasteizko hiriaren ingurumen kalitatea hobetzeko interes honen bitartez, proiektu pilotu honi laguntza emango dio. Proiektu honen bidez, esperimentalki probatuko dira tresna berriak, ingurumen-kalitatea neutzeko sentsore teknologia eta herritarrek parte hartzeko tresnen bitartez.

ZERTAN DATZA?

Herritarren parte-hartzea espazio publiko irekien diseinuan oinarritzen den proiektua CITI-SENSE (7 FP) da. Parte-hartzaileak aukeratzen dira ingurumen aldagaiak neurtzeko eta euren ingurunearen kalitatea eta espazio publikoen erosotasunaren pertzepzio subjektiboa ematen. EI hau (enpoderamendu ekimena) Gasteizen garatzen ari da eta lau gune publiko, plazak eta parkeak hiri-espazio publiko desberdinetan aplikatuko da. Hori dela eta, helburua ez da hiri osora zabaltzea, hiriko gune zehatz batuetara baizik. 


NOLA EGINGO DA?

Parte-hartzaile taldeek udalean ezarritako ingurumen gaiei buruzko lan taldeen artean hautatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak aukeratutako guneak 2-3 egunetan ebaluatuko ditu. Horretarako, sentsore mugikorrak erabiliz eta mugikorretarako aplikazio bat ere. Zonalde bakoitzaren barruan, gune zehatz batzuen neurriak hartuko dira. Neurketa bakoitzak 10-15 minutu inguru irauten du. Metodologia berezi bat definitu izan da parte-hartzaileek ingurumen-datuak jaso dezaten, metodologia honekin, neurri objektiboak eta subjektiboak jasoko dira. 


  • Ingurumen datu zehatzak: grabatutako akustikoa, UV eta baldintza termikoak neurtuko dira. 
  • Datu subjektiboa: pertzepzioa eta ebaluazioa ingurumen-baldintza egokien arabera (erosotasun termikoa, erosotasun akustikoa), leku beraren kalitatearen iguruko pertsepzioa (asebetetze orokorra, cityscape, ikusmen-pertzepzioa, segurtasuna, garbiketa).

(*) Empoderamendu ekimen bat, herritar eta eragile sozialen laguntzarekin aurrera eramaten den proiektu bat da. Gainera landutako gaien inguruko ezagupenak eta kontzientzia har dezaten bilatzen da.


Parte hartzaileek neurketa egiteko erabiliko duten aplikazioaren irudiak.


Neurketa bakoitzean erregistratutako informazio guztia smartphone batean zentralizatuko da. Honela, telefonoak ez du bakarrik  sentsore mugikorren datuak jasoko, baita interfaze bat erosotasuna (hau da, galdera-sorta) pertzepzioa, eta kamera bat, hiri-paisaiaren pertzepzioaren ebaluaketaren informazio bilketan laguntzeko.

Telefonoan aplikazio bakar bat (hasteko / itxi) egongo da.  Aplikazio hau datu guztiak (sentsore zein galdetegia) jasoko ditu. CITI-SENSE garatutako aplikazioa grabatutako datuei sarbidea dauka eta parte-hartzaileei tokian egindako neurketei buruzko informazioa eskaintzen dio. Horrez gain, informazioa bidaltzen da, eta CITI-SENSE proiektuaren plataforman gordeko da. Beraz, web atari batetik ere sartu ahal izango dira erabiltzaileak. 

Bildutako datuak hiri erosotasuna eta ingurunearen egoera deskribatzeko erabiliko dira. Informazio hau agintariek etorkizunean erabili ahal izango dute esparru publikoetan aldaketak egiteko. Horrela, iker taldeak hobe ulertuko ditu gune publikoen kalitatearen pertzepzioan eragina duten faktoreak. 

Gasteiz, politika ekologiko eta iraunkorraren Tradizio handiko hiria da (2012an hiria Europako Hiriburu Berdea izan zen), aurrera eramango den espazio publikoen empoderamendu ekimena arrakastatsua izango dela espero da, horrela, proiektuan dauden gainontzeko herritarren behatoki esperientzietarako eredugarri izango dela espero dugu.

Neurketak egingu duten pertsonek erabiliko duten aplikazioan, emaitza pantailak.

.


NON EGINGO DA?

Esperimentu hau Vitoria-Gasteiz-ko lau gune publiko ezberdinetan aurrera eramango da. Hobetu ezagutu nahi badituzu, web horrialde honetako "gune publiko" atalera sar zaitezke, non maparen gainean ikus ditzakezu deskribaturik.